miércoles, 7 de septiembre de 2011

Zer moduz? de Zine.

Zelaieta Zentroko Liburutegiak Donostiako Zinemaldirako sarrerak zozketatuko ditu

Amorebieta-Etxano, 2001ko irailaren 8a. Zelaieta Zentroko Irakurlearen txokoak “Zinea eta Literatura” hartuko ditu gaitzat urrian eta azaroan.
Aldez aurretik aukeratutako liburu baten atalak irakurri eta komentatzeko biltzen dira, besteak beste direla, ekimen honetan parte hartzen duten pertsonak.

Aurtengo edizioa abian jarri aurretik eta aintzat hartuta Donostiako Zinemaldia ere ateak irekitzera doala luze gabe, zozketa bitan parte hartzeko proposamena helarazi nahi du Liburutegiak: bata, Zinemira zikloan emango dituzten filmetarako bi sarrera lortzeko, eta birentzako afaria eta “Culinary Zinema” izeneko sailarekiko zerikusia daukan sorpresa eskuratzekoa bestea.

Aukeretako bakoitzean parte hartu nahi izanez gero, liburutegiaren sarreran dagoen galdetegi xume bati erantzun besterik ez da egin behar. Azken eguna irailaren 14a izango da eta zozketa, berriz, hurrengo egunean, hilak 15.

Sabin Etxebarria.

No hay comentarios: