sábado, 8 de junio de 2013

Narrativa Susa. Haragia. Eider Eibar.


Hiru hilabete dira ez dudala Anjel biluzik ikusi. Bizilagunek ikusiko zaituzte, esaten nion dutxatik irten ete etxetik paseatzen zenean. Gabonetan albornoza oparitu nion, nahiz eta Anjelek ez zuen ordura arte inoiz albornozik jantzi.

Egunotara arte ez nion sekula nire buruari aitortu higuina ematen didala bere siesta zaporedun ahoak, tabakoak horitutako bibote muturrak.

Logelan albornozarekin agertu denean plazera sentitu dut. Gaur gauean nirea ez den ohean egingo dut lo, nirea ez den pijamarekin. Horrek guztiak lasaitu egiten nau.

Haragia. Eider Rodriguez.

Muxu. mjo.

No hay comentarios: